Saltatu eta joan eduki nagusira

Hodeiak eta lainoak

 

Cloud Fog Edge
Ez da lehenengo aldia Hodei konputazioari buruz hitz egiten duguna. Hodeiaren gaia asko interesatzen zaigu prozesuen automatizazioaren ikuspuntutik. Zer aukera ditugu Hodeiarekin? Nola antolatzen da? Hodeia, lainoa, ertza, IoT... ideia asko agertzen zaizkigu eta, aurrekoetan bezala, erronka bat proposatu nahi dizuegu, modu praktikoan gai hau lantzeko.

Cloud computing esaten da ingelesez, "La Nube" gazteleraz... nola itzuli beharko genuke euskarara? Ez da lan erraza izaten. Hiztegira joan eta "Hodeia" ikusten dugu, baina euskaldun guztiok ez dugu hitz hori erabitlzen.

Eta zer gertatzen da "Fog computing" ideiarekin? Fog ideia oso interesgarria da: Hodeiaren bertsio sinplifikatu bat (adibidez, zerbitzu bat soilik) eskala txikian inplementatzen dugu gure sistematik hurbil. Kasu horretan, latentzia (zerbitzura heltzeko denbora) txikitzen da eta, noizean behin, Fog gailua Cloud zerbitzu nagusiarekin komunikatzen da. Oso interesgarria!

Baina nola itzuliko genuke "Fog" hori? Hiztegira joanez gero, "Lainoa" deitu beharko genioke... baina euskaraz hitz hori erabiltzen da eskualde askotan "hodeia" esateko...

Hodeia, lainoa, behelainoa, lanbroa, taosa, amillena... beste egun baterako utziko dugu hitzen jokoa.

Cloud, Fog, Edge computing ikasteko esperimentatzea da onena. Aurreko blog sarrera batzuetan esperimentuak proposatu ditugu:

Hodeiaren inguruan: https://blog.industriainformatika.pw/2020/06/introduction-to-aws-ec2.html

IoT kontzeptuaren inguruan: https://blog.industriainformatika.pw/2020/04/myrio-mqtt.html

Oraingoan, erronka libre bat daukagu zuentzako. Laborategiko materiala erabiliz edo etxean dituzun gailuak erabiliz, Hodeia erabiltzen duen proiektu bat gauzatzea litzateke. Sentsore batetik datu bat irakurri eta Internetera konektatuz Hodei zerbitzu batean datu hori gorde.

Erronka onartu eta egiten duten UPV/EHUko ikasle guztiei Domina Digital bat emango diegu. Dominei buruz gehiago jakin nahi baduzu, horri buruzko blog sarrera bat ere badugu. Animatu zaitez!

https://blog.industriainformatika.pw/2022/01/badges-dominak-insignias.html


Iruzkinak

  1. If excessive stakes action is your adrenaline, then step inside this ultimate VIP expertise. Wimberley Interiors, thought of one of the world’s main design consultants in the hospitality business, created the Mezzanine Level Casino using an Art Deco inspiration. Dummies has all the time stood casino.edu.kg for taking over advanced ideas and making them straightforward to grasp.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!