Quanserrek ekipamendu itzela garatzen du irakaskuntza laborategi eta antzerakoetarako. Noizean behin, bere ekipoetakoren bat eskuratzea gustatzen zaigu eta gure fitxajeetako bat QUBE-Servo 2 da. Sistema honekin pendulu alderantzizkatuaren sistemaren kontrola egiteko aukera dugu, Kontrol Ingeniaritzan klasikoa dena. QUBEari buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, ondorengo URLa jarrai dezakezu:
QUBE gailu ugarirekin kontrolatu daiteke. USB komunikazio txartel batekin dator, baina erosi genuenean embedded izeneko interfazea eskuratu genuen, SPI erabiltzen duen edozein mikrokontrolagialurekin QUBE kontrolatzeko aukera eskaintzen duena. SPI oso interesgarria den komunikazio protokolo bat da, gure sistemetako askok erabiltzeko ahalmena dutelako eta nahiko simplea delako konexio eta programazio aldetik. I2Cren, gure beste betiko faboritoaren antzerakoa da.
QUBEk badu ere myRIOrako espezifikoa den interfaze bat, baina, putza!, pittin bat garestia da eta ez daukagu bat ere. Zer egin dezakegu?
SPIrekin badabileka esan dugu eta myRIOak SPI badu, beraz... ba ote da modurik biak konektatzeko? Eskuliburuak irakurtzen hasi ginen eta, aupa! irteera digital bat eta SPIren konexio estandarrak nahikoa dira QUBE kontrolatzeko myRIOaren adibideak martxan jartzeko. Itzel!
Eta hortxe daukazu bideo bat sistema martxan ikusteko. Informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.