Irakasgaiari buruz

Industria Informatika irakasgaia UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ematen da. Derrigorrezkoa da Industria Elektronika eta Automatikaren Ingeniaritzako graduan, baina Ingeniaritza Elektrikoko ikasleentzat hautazkoa ere bada. Horretaz gain, irakasgai "lehengusu" bat du, Industrial Informatics izenekoa, Smartgrids Masterrean.

Irakasgai honetan industria informatika gaiak lantzen ditugunez, tarteka-tarteka web aplikazioak eta antzerakoak garatzeko beharra izaten dugu eta, horregatik, ondo datorkigu Internet domeinu bat izatea. Hau da web honen helburua. Irakasgaiaren eduki nagusiak eGelan, Moodle erabiltzen duen gure unibertsitateko online plataforman izan ohi dugu.