Saltatu eta joan eduki nagusira

MyRIO MQTT


Industria 4.0 kontzeptuaren barruan Internet-Of-Things (IoT) industriara eramateko ideia dago. Laborategian erabiltzen dugun myRIO gailua IoT prototipo bezala erabiltzea interesgarria da, baina ezin dugu ti-ta egin gailua ez dagoelako horretarako prestatua, ezta gure laborategiko sarea ere.

Baina, kaskagorrak gara eta posible dela erakutsiko dugu!

Lehenik eta behin, IoT portaera era ezberdinetan lor daiteke. Gaur egungo joeretako bat MQTT protokoloa erabiltzea da. MQTT protokoloa oso gailu sinpleetan inplementatu daiteke. Funtsean, topic (gaia bezala itzuliko genuke) bat sortu (publish) edo izena eman (subscribe) egiteko aukera ematen du eta, behin "postontzi" moduko hori sortuta dagoenean, bertan mezuak irakurri/idatzi daitezke. MQTTri buruz gehiago jakiteko, horra hor esteka on bat:

https://www.ibm.com/developerworks/ssa/library/iot-mqtt-why-good-for-iot/index.html

MQTT martxan jartzeko beste muturrean zerbitzari moduko bat behar dugu, broker deitzen dena. Topic guztiak broker horretan egongo dira. Probak egiteko, MQTT.fx zerbitzaria instalatuko dugu gure PCan. Beste edozein izan zitekeen. MQTT.fx instalatu eta gero, martxan jarri behar dugu (connect) lan egin ahal izateko.

https://mqttfx.jensd.de/

MyRIOaren aldean, LabVIEW (myRIO programatzeko hizkuntza nagusia) ez dago gaizki komunikazioetarako, baina ez du liburutegi estandarrik MQTT lantzeko. Hirregatik, daq.io enpresak garatutako liburutegi bat instalatu dugu. Ondoren, myRIOarekin honakoak egin behar dira:
  • Internet konexioa emango dion Wifi sarean konektatu
  • "HTTP client with SSL support" softwarea instalatu bertan
  • admin erabiltzaileari hutsa ez den pasahitz bat jarri
  • Data eta ordua ondo jarri myRIOan
  • Ondorengo programa (edo antzerako bat) myRIOan martxan jarri


Eta lixto! Martxan ikusi dezakegu. Kasu honetan, sakagailu bat ON edo OFF al dagoen konprobatu ahalko dugu. [Oraindik konpondu gabeko errore batengatik, topic berri bat sortzen deneko lehenengo exekuzioak errorea ematen du, baina bigarrenetik aurrera ongi doa].


Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!