Saltatu eta joan eduki nagusira

Learning MATLAB


Matlab online live script


MATLAB tresna itzela da ingeniariontzat. Ez bazaude berarekin ohituta, has gaitezen MATLAB pixka bat erabiltzen.



Gure graduko ikasle gehienek MATLAB pixka bat badakite Industria Informatika irakasgaiarekin hasi baino lehen, baina ideia ona dirudi blog honetan MATLAB ikasteko abiapuntu on bat izatea. Izan ere, Smartgrids Masterrean irakasgai honekin hasten diren ikasleen artean denetarik dago eta batzuek ez dute MATLAB ezagutzen. Masterrean asko erabiltzen denez MATLAB, ongi datorkie martxa hartzea ondoren etorriko zaizkien erronka gogorrei aurre egiteko.


MATLAB oso programazio hizkuntza interesgarria da zientzialariontzat. Erabilera orokorrerako bada ere, oso zuzenduta dago datuen zientzia eta matematikak egiteko. Gure ikasleei abiatzeko "MATLAB Onramp" ikastaroa egitea gomendatzen dugu. Ondorengo estekan eskura dago (erregistratu behar da hasi baino lehen):

https://www.mathworks.com/learn/tutorials/matlab-onramp.html

2017tik MATLABek bere Hodeiko bertsioa du, MATLAB Online, beraz, ezin baduzu zure eramangarrian instalatu, hor lan egin dezakezu. Gainera, oso interesgarria da gai bat bestearekin lotzen duelako. Nola funtzionatzen du Hodeiak? Non dago martxan MATLAB beraien Online zerbitzura konektatzen naizenean? Gai mamitsua.


Beraz, zein izango da gure erronka gaurko? Esan bezala, ez bazaude ohituta MATLABekin, "MATLAB Onramp" ikastaroa har ezazu lehenik. Hori eta gero, jaitsi ezazu hurrengo estekan duzun Live Script fitxategia AWS S3tik eta ireki ezazu MATLAB Online edo MATLABen.

Jarraitu jarraibideak eta ongi pasa!


Iruzkinak

  1. Slots with Real Money No Deposit Bonus - KTM Hub
    Slots with Real Money No 이천 출장마사지 Deposit 부천 출장마사지 Bonus – Top 5 진주 출장마사지 Video Slots · 1. 문경 출장안마 Desert Strike: Return to Player + Extra 20 Free 고양 출장마사지 Spins · 2. Golden

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!