Blog hau martxan jartzean arazo interesgarri bat sortu zitzaigun: Nola lan egin irakasgaiko hiru hizkuntzekin? Hizkuntz anitzeko web orriak buruhauste handia izaten dira, gehien bat argitaratzerakoan ahalegin handia eskatzen dutelako (horretarako tresnarik onenak izanda ere).
Gure kasuan, gehiegizko lana ez zen arazo bat, hau ez delako egunerokotasuneko blog bat, baizik eta ikasleentzat tutorialak eta adibide gutxi batzuk argitaratzeko delako. Bidaiarien blog bat izango balitz, ziur aski hiru hizkuntzetan argitaratzea ekidingo genuke. A ze erokeria!
Serverless myRIO adibiderako, domeinu bat erosteko garaia heldu zenean, tutorialaren gomendioa jarraituz Google Domains-eko domeinu bat eskuratu genuen. Hau egiterakoan, Blogger prezioaren barne zegoen eta hori ez da irizpide txarra aukera egiteko.
Baina Bloggerek ez du hizkuntz anitzik onartzen. Ai! Moldatzeko modua hizkuntza bakoitzeko blog bat izatea eta ahalik eta antzekoen mantentzea da, batetik bestera salto emateko bakarra delakoan inpresioa emanez. Gainera, derrigorrez loturaren bat izan behar da hizkuntza ezberdineko artikulu berdinen artean, adibidez, izena.
Hortik bilatzen, soluzio partzial bat aurkitu genuen, ingeles eta portugesez dagoen blog interesgarria:
https://www.broculos.net/2013/05/how-to-create-multilingual-blog-in.html
Nuno Freitasen ideia ongi dago, baina ez du funtzionatzen (oraindik ez dakit zergatik) gure Bloggerrean. Baina metodoak proposatzen duena ongi dago, alegia, permalink-ak erabiltzea. Esandakoa, ez zebilen, baina pazientziaz orain dela hogei urte erabiltzen genuen JavaScript freskatu genuen eta teknika oso konpaktu batekin (javascript:metodoa) arazoa konpondu.
<a id="esp" href =
"javascript:window.location.assign('https://informatica.industriainformatika.pw'+window.location.pathname)">ES</a>
Kode hau nahi dugun HTML/JavaScript blokean jar daiteke, 'https://...' dagokion hizkuntzaren erro-helbidea delarik. Efektu arraroak ekiditeko, bloke osoaren kopia-pega egin eta gero, uneko hizkuntzaren esteka aldatzen dugu, hurrengoa jarriz:
<a id="eus">EU</a>
Eta lortzen den efektua blog honetan bertan ikus daiteke. Beti ondo dago HTML eta JavaScript pixka bat jakitea!
Bide batez, HTML eta JavaScript eta antzerakoekin probak egin nahi badituzue, w3schools-ek tutorial eta ariketa mundialak ditu eta bere playground propioa, hau da, egin nahi dituzun probak online probatu ditzakezu, ezer instalatzeko beharrik gabe. Adibidez, kode adibideak grisez jartzeko probak bertan egin ditugu. Hurrengo blogetan horrelako playground gehiago aipatuko ditugu.
https://www.w3schools.com/