Saltatu eta joan eduki nagusira

Serverless myRIO


Gehienetan, Industria Informatikako ikasleek ez dute inoiz (orain arte) "serverless" hitza entzun. Serverless kontzeptua Hodeiari lotuta dago eta, funtsean, garatzaile batek hodei baliabideak zerbitzariak kudeatu gabe posible izatea adierazten du.



Ideia hau azaltzeko, serverless aplikazio baten adibidea garatu da AWSren hainbat zerbitzu erabiliz.

Horretarako AWS (Amazon Web Services) hodei zerbitzuko Lambda funtzioak erabili dira. Lambda funtzioa gure programa bat da, guk inolako instalazio edo kudeaketa egin gabe martxan jartzen dena deitzen diogunean.

Azalpenetan ez dugu gehiago sakonduko. Garatutako adibidea honako tutorialean oinarrituta dago:

https://www.freecodecamp.org/news/how-to-create-a-serverless-service-in-15-minutes-b63af8c892e5/

Eta bertan azaltzen den bezala, AWSko zerbitzu ugari erabiltzen da (IAM, CloudFront, S3, DynamoDB, API gateway...), baina horiek koordinatzeko Zappa izeneko tresna erabiltzen da.

Guk moldaketa bat egin dugu, edozein datu soil erakutsi ordez, LabVIEW erabiliz MyRIO batetik hodeira giro-tenperaturaren balioa bidaltzen badugu, gero web orri estatiko batetik datuak ikusi ahal izateko. Emaitza ondorengo estekan ikus daiteke:

https://myrioweb.industriainformatika.pw/

Kuriositatea baduzu, zalantzarik ez izan eta galdetu!

[Oharra: irakasgaia geldirik dagoen tarteetan myRIO martxan izan ordez, balio "izoztuak" erakusten ditu web orriak. Barkaidazue tranpatxo hau.]

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!