Saltatu eta joan eduki nagusira

IndiPi

 

 

IndiPI: a Raspberry PI 5 development kit

[Eguneratuta 2026/07/27] Hona hemen gure azken proiektu handia, gure laborategiak ekipatzeko: IndiPI! Labur esanda, Raspberry PI 5 sistema laborategian sendo erabiltzeko kita da.

Orain dela gutxi arte, NI myRIO eta LabVIEWrekin lan egin dugu gure laborategian. Ondo aprobetxatu dugu myRIOa eta asko ikasi dugu berarekin, baina aldaketarako garaia dela uste dugu eta bera ordezkatzeko kit bat garatu dugu.

Industria Informatikaren familiako irakasgaien irakasle guztien kolaborazioarekin, gure teknikaria den Imanol Bardajiren esku abilekin eta Kaudi Odriozola ikaslearen Gradu Amaierako Lanaren laguntzarekin, Raspberry PIa irakaskuntzan erabiltzeko modu berritzailea sortu dugu.

Jarri diogun izena: IndiPi (Industria informatika eta raspberry Pi). Bale, egia da, izenak jartzen ez gara munduko onenak, baina urteten jaku urteten jakuna.

Funtsean, PCB diseinu bat metakrilatozko babesarekin sortu dugu, bertan kokatzeko Raspberry PI 5aren kutxa ofiziala, bere barruan Raspberry PI 5 bat duena (beno, hori jakintzat eman daiteke). Modu honetan, gure ikasleen eguneroko erabilerarako egitura sendoagoa daukagu.

Gure lehenengo bertsioa PCB zulodun bat zen, breadboard baten antzerakoa, eta azpitik kableak eztainatuta zituen. Noski, lehenengo prototipoa zen, dena probatzeko, baina berehala eboluzionatu genuen baita ere eskuz eginda zeuden PCBetara, toner-transfer metodoa erabiliz sortutakoa. Ondoren, gure teknikaria Imanolek pin guztiak eztainuztatu behar zituen. Horrela sortu genuen gure lehenengo kit ofizialaren multzoa.

Our first PCB prototype

Ondoren, ikasteko bidean Rev2 berrikuspena sortu genuen, kasu honetan KiCad erabiliz eta Gerber fitxategiak sortuz. Orduan proiektua software ireki bezala erregistratu genuen (OSHWA ES000053), munduari egindako lana aurkeztuz. Eta azkenik, 2026ean Rev3 sortu dugu, guztiz zuena eta lehenengo kitarekin konpatiblea den KiCad bertsioa. 

INDIPI Rev3 3D view

Gaur egun, edozeinek sor dezake Gerber fitxategietatik abiatuta PCB txartela. Ondoren, konektoreak eta ADS bihurgailu analogiko digitala eztainuztatu, Raspberry PI5a atornillatu eta flat ribbon kable batekin GPIOak PCBra elkartzea besterik ez da behar. Aukeran, goiko irudian bezala atornillatu eta metakrilatoarekin babestu daiteke.

INDIPI scheme

 

Egunerokorako, USB-to-Ethernet moldagailu bat erabiltzea erabaki genuen eta gure PCak ICS (Internet Connection Sharing) erabiliz komunikatzeko prestatu ditugu. Modu honetan, Visual Studio Code SSH bidez eta TigerVNC VNC bidez erabiltzeko aukera dugu. 

Using TigerVNC we can watch and use our desktop

Dokumentazio guztia publikoki eskuragarri dago Githuben:

https://github.com/AitzolEzeizaEHU/IndiPI

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.