myRIO-library Python liburutegia


 

myRIOa Pythonekin programatuta
 
Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!

NI myRIO gailua LabVIEWrekin programatzeko diseinatuta dago. Badu Cz programatzeko API bat, baina ez du mantenimendurik eta aspalditik deskargak ez du funtzionatzen. Hori jakinda, eta kuriositateak bultzatuta, beste hirugarren aukera bat esploratzea erabaki genuen: Python.

Python modako programazio hizkuntzetako bat da (JavaScript eta Rust aipatuko nituzke) eta badakigu, myRIOaren Linux irudia instalatzean hala aipatzen duelako, erabil daitekeela.


Hori jakinda, bilatzen hasi ginen eta nifpga Python paketea aurkitu genuen.

https://pypi.org/project/nifpga/

Liburutegi honek FPGAren erregistroak irakurtzeko aukera ematen du. Oinarrizkoa da, baina ongi dago. myRIOaren FPGAren konfigurazio lehenetsia oinarri hartuz, probak egiten hasi ginen eta bingo! Funtzionatu zuen. Hori jakinda, pixkanaka-pixkanaka Python liburutegi oso bat garatu genuen, bai myRIO barrutik (ssh bitartez konektatuta) bai urrutitik (gure PCtik) programatu ahal izateko. Liburutegi horri myRIO-library izena eman diogu eta hemen dago eskuragarri:

myRIO-library PYPI.org

https://pypi.org/project/myRIO-library/

myRIO-library GitHuben

https://github.com/AitzolEzeizaUPVEHU/myRIO_library

Gai honi buruz gehiago hitz egingo dugu, Python ikasteko aitzakia bezala erabiliko dugu.