Saltatu eta joan eduki nagusira

LabVIEW tutoriala

 

 
LabVIEW programazio hizkuntza gelan erabiltzen dugu eta urtero ikasle ugarik bere lehenengo pausoak ematen dituzte gurekin. Garai batean tutorial onak zeuden Interneten, baina azken aldian tutorial on bat izatea faltan botatzen genuen eta hementxe gatoz ariketa batekin!

LabVIEW programazio hizkuntza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako hainbat irakasgaitan bidelagun izan dugu gutxienez hogei urtez. Bere alde onak eta txarrak ditu, tresna guztiek bezala. Tutorial honetan erabiltzen ikasteko ariketatxo batzuk proposatuko ditugu.

Ez ditugu azalduko hemen LabVIEWren oinarriak, gelan azaltzen ditugulako, baina funtsean LabVIEWko programek aurreko panela eta bloke diagrama dute. Aurreko panelean kontrol eta erakusleak daude, erabiltzaileak aplikazioarekin elkarreragiteko. Diagrama blokean, gure ideiak gauzatzen dituzten funtzio blokeak eta kableak ditugu.

Gelan landutakoari jarraipena emateko, ariketatxo bat egitea proposatzen dugu: bigarren ordenako ekuazioak ebazteko programa egingo dugu.

Aurreko paneletik hasiko gara: hiru kontrol jarraiko ditugu, hiru zenbaki erreal sartu ahal izateko.


Gero bi erakusle jarriko ditugu, emaitzak erakusteko:

 Eta gero diagrama blokean funtzio aritmetikoak erabiliko ditugu formula ebazteko:

Dena prest dagoenean, Run geziari emanez gero programa probatu ahalko duzu:

Ariketaren ebazpena ikusi nahi baduzu, ondorengo estekan eskuratu dezakezu.

https://ehubox.ehu.eus/s/raRptM5PbafQiAp

Eta beti bezala, zure galderak eta oharrak ongi etorriak dira!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Informatikako Dominak. Zertarako dira?

  Gure irakasgaian dominak eta puntu extrak izaten ditugu ikasleen lorpen batzuetarako. Batzuetan ikasleek gladetzen digute: "zertarako balio dute dominek?". Hemen azalduko dizuegu argi eta garbi. Aurrera!

Quanser QUBE eta NI myRIO

        Gure myRIO era askotara erabiltzen dugu, baina hala ere oso pozgarria da myRIOrako egokia den prototipo-moduko kontrol sistema ahaltsu bat aurkitzea. Hau da Quanser etxeko QUBEaren kasua, Kontrol Ingeniaritza egiteko sistema bikaina.

myRIO-library Python liburutegia

    Gure myRIO gailua oso interesgarria da eta hainbat proiektu osagarri egin ditugu berarekin, laborategian egiten ditugun lanez gain. Dena den, LabVIEW gustatzen bazaigu ere, Pythonekin programatu ahal izatea nahi genuen... eta hala egin dugu!