Python
gaur egun puri-purian dagoen programazio hizkuntza da. Aukera bat eman
nahi diogu eta horretan laguntzeko tresna ikaragarria (Jupyter
notebooks) eta online zerbitzu harrigarria (Kaggle) dauzkagu.
Ez
baduzu inoiz Pythoni buruz entzun, gure ikasle gehienei gertatzen zaien
bezala, Python C eta antzerako hizkuntza klasikoengatik hurbilago dago
blog honetan ere lantzen ditugun LabVIEW eta MATLABekin alderatuta.
Noski, Crekiko nahiko ezberdina da ere, baina ondoren ikus dezakezun
itxura du:
# Python program to find the factorial of a number provided by the user.
# (adapted from https://www.programiz.com/python-programming/examples/factorial)
# To take input from the user
num = int(input("Enter a number: "))
factorial = 1
if num < 0:
print("Sorry, factorial does not exist for negative numbers")
elif num == 0:
print("The factorial of 0 is 1")
else:
for i in range(1, num + 1):
factorial = factorial*i
print("The factorial of", num, "is", factorial)
Ez
dituzu xehetasun guztiak orain harrapatu behar. Pythonek duen ezaugarri
berezietako bat indentazioa programazio elementu bezala erabiltzen
duela da. Fijatu zaitez programaren azken lerroetan, adibidez.
Eta
orain: nondik hasi? Tonaka baliabide daude Python zeure kabuz ikasteko,
baina gure gomendioa Kaggle-en oinarrizko ikastaroarekin hastea da. Kaggle Python programatzaile eta datu zientzialarientzako online zerbitzu bat da. Jupyter notebooks
izeneko tresnan oinarrituta dago, MATLAB Live Scriptsen antzerakoa den
tresna aparta. Bertan azalpenetarako testua eta elkarrekintza eskaintzen
duen kodea konbinatu ditzakezu dokumentu berean. Jupyter zeure
eramangarrian instalatu dezakezu, baina Kagglek bere Jupyter zerbitzua
doan erabiltzeko aukera eskaintzen dizu. Gainera, notebook horiek eta
dataset-ak partekatzea asko errazten du, besteen lana ere erabili
dezakezularik.
Beraz, gure gomendioa Kaggleen oinarrizko Python ikastaroarekin hastea da:
Ikastaroa
amaitzen duzunean, zertifikatua zeure irakasleari bidal diezaiokezu
(zeure kasua bada). Ondoren, badago adibide in bat AWS S3 (Simple
Storage Service delakoa) nola erabil daitekeen azaltzen duena.
Horretarako boto3
liburutegia erabili behar da. Dagoeneko AWS kontu bat baduzu, notebook
honen "fork" egiten saiatu zaitezke eta zeure editatu. Esteka honakoa
da:
Jarraian, hurrengo notebookaren "fork" egin dezakezu eta proposatzen diren ariketak ebatzi:
Eta azkenik, zeure notebookak egin ditzakezu oso erraz. Ez izan zalantzarik zeure irakasleari zeure ideiak bidaltzeko. Noski, ez bazara ikaslea ere, gurekin harremanetan jar zaitezke edozertarako.